XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDARI ABESTIAK

Garbizu'tar Tomax'ek euskal irratsaiotako batean egindako itzaldiaren jarraipena.

Ez naiz arritzen, eusko abestietan, ardoari jarritakoak orrenbeste ta onen egokiak izatia.

Ez baita euskotarrak abesti bidez adirazi ez duan juan-etorririk.

Abestiakin ekin dio gertakizun guziai.

Abestizalea da izan ere euskotarra.

Iru errusitar bildu ezkero matxinada sortzen omen da, iru belgakin zerbaiten erabidea, ta iru euskotar diran tokian abesbatza.

Ondotxo edana dagonian ere abesteko gogoa izaten du ugari.

Ez ordea arrantzka.

Abestiari ekin ezkero aitu dira txorakeriak: itxuraz abesten degu euskotarrok, ondo jan ta ondo edanak egon arren.

Ikusi besterik ez dago jatordu ondoren zer nolako abesti sakon eta egokiak aukeratzen dituen.

Euskotarra abeslaria da, maiteari, etxeari, idi eta arto zarri, moskorrari ta emakume berritsuari, ezkongaiari ta neska zarrari abestiakin ekiten dio.

Maiteari abesti taju bat emaztegaiari bestia... ta mozkorrari, jakiña, beste bat.

Goigeikerian dabillenari ez dio onez begiratzen euskotarrak, bere abestietan.

Edan bai, biño gizonaren kutizia betetzeko añian.

Eta ola artu bear da edan oitura, abeslariak goratu ta oniritzitako irudipen gogoz.

Ovidio'k, ardo kolorekoa deitu zion Mediterraneo itxaso zabalari... ta nork igari egin zezaken alegia ardo koloreko ur gañian, ta baita ito ere...

A zer pozik itoko nitzaken itxas barren ontantxe.

Ola bai, ola edan diteke, olerkariaren amets irudipenez ornitutzeko.

Zurrutak orailduta, gizonaren antzik gabe gelditzia ez orde tajuzkoa izaki olerkariaren esanetan, ezin itz goxo ta sorkai atsegiñetan txoratu.

Edariak menderatutakoa gaizki ikusia izango da orratik euskotarren artian.

Orain arteko abestiak alde ortakuak dira beintzat.

Gizon pipartzaleak
parragarri dire,
tabernan alkarrekin
opatzen badire.

Alkarri belar eske
maiz egoten dire,
edan eta pipatu alditik aldire.

Parra egin lezake
oieri begire.

eskuan ta aren zai jendea
lurrera dariola aoko lerdea,
lena berriz esaten, patxadan ordea,
begiak zabal-zabal, argal ikustea
naskagarri datzit orlako urdea .

(Jarraitzeko).